22 i 23 de juny. Donostia, Palau Miramar
EHUko Uda Ikastaroa 2010
Nola prestatu modu egokian euskara sustatzeko ekintza bat? Zer komunikatu nahi genuke? Norengana heldu nahi genuke? Eraginik izango al du?
Euskara sustatzeko asmoz komunikazio ekintzaren bat burutzerakoan intuizioen arabera jokatu izan da sarri. Oinarri horien ordez irizpide egokien arabera jokatzea eraginkorragoa izango delakoan, komunikazio gaietan adituen ekarpena ezinbestekoa da. Euskararen sustapenean eta normalkuntzan lanean dihardugunok badugu zer ikasia
EUSKARA KOMUNIKATU? NOR-NORI-NORK ikastaroa
Soziolinguistika Klusterrak ikastaroa antolatu du EHUko udako eskaintzaren barnean. Helburu nagusi gisa euskararen inguruko komunikazio-proiektuen eragina neurtzeko eta hobetzeko tresnak eskaintzea izango du. Pilar Kaltzada (Innobasque) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra) izango dira zuzendariak eta bi egunetan zehar hainbat adituren ekarpenak jasotzeko aukera izango da. Ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian burutuko da ekainaren 22 eta 23an.
Helburu nagusira heltzeko, bitarteko helburu gisa ondorengoak finkatu dira:
• Komunikazioaren elementuak ezagutzea. Funtsezko eta oinarrizko komunikaziorako abiapuntua zein den, zein bitarteko erabiltzea komeni den. Xede-taldea eta helburuak adierazle soziolinguistikoen arabera identifikatzea.
• Diskurtso egokia eraikitzeko irizpideak ematea: irudien, balioen eta jarreren azterketa. Sormena eta irudimena garatzeko teknikak ezagutzea.
• Proiektuen errentagarritasuna neurtzeko tresnak eskuratzea: adierazle-sistema ezagutzea
• Komunikazio tresnak aztertzea. Euskarri mota, teknologia berrien garrantzia: web guneei errentagarritasuna bilatzen, doako erreminten eraginkortasuna neurtu, areagotu eta baliatu.
EGITARAUA
Ekainak 22 |
||
| 9:00etan | Dokumentazio banaketa | |
| 9:15etan | Euskararen inguruko kanpainen gabezia historikoak | PILAR KALTZADA. Innobasque |
| 10:30etan | Etenaldia | |
| 10:45etan | Komunikazioaren elementuak euskararen gaurko testuinguruan | JOSEBA KAMIO. Harman |
| 12:00etan | Etenaldia | |
| 12:15etan | Komunikazio egitasmoen eragina neurtzen | IÑAKI IURREBASO Aztiker eta BELEN URANGA Soziolinguistika Klusterra |
| 13:30etan | Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa | |
Ekainak 23 |
||
| 9:15etan | Sorkuntza eta berrikuntzaz | JOSEBA KAMIO. Harman. |
| 10:30etan | Etenaldia | |
| 10:45etan | Euskararen irudia kanpainen baldintzatzaile gisa | JOXERRA GARZIA. UPV/EHU. |
| 12:00etan | Etenaldia | |
| 12:15etan | Euskararen inguruko kanpainen arrakastaren adierazleak | PILAR KALTZADA. Innobasque |
| 13:30etan | Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa | |
| 16:30etan | Mahai-ingurua: Euskara komunikatzeko estrategiak gaur | PILAR KALTZADA. Innobasque
JOSEBA KAMIO. Harman. JOXERRA GARZIA. UPV/EHU. |
| Ikastaroetarako matrikulazio epea zabalik da maiatzaren 3tik.
INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/2010/ProgramaWeb/B1.pdf http://www.soziolinguistika.org/ehuikastaroa MATRIKULAZIOA: |
||
